Akats-zuzenketa: Ezohiko laguntza berri baten deialdia Laguntza horien jomuga COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko xedearekin ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten duten norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira.

Akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitara ematen baita; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta). Ebazpena 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 71. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak.

Ulergarriagoa izateko, eranskineko inprimaki osoa ordezkatzen da Ebazpen honi erantsita datorrenarekin (pdf)

(EHAA- 77 zk. 2020ko apirilaren 23) – IKUSI ALDAKETAK

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS