PREE programaren helburua da dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termikoa edo autokontsumorako sorkuntza elektriko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea.
Gainera, Programak sustatu nahi ditu energia berriztagarrien erkidegoek edo herritarren energia-erkidegoek egindako jarduketak, energiaren barne-merkatuaren eta energia berriztagarrien gaineko azken zuzentarauek ezarritakoari jarraikiz. Epea:2021/07/31 ♦ info + ♦ info ++
Comentarios (0)