16

api / 2020

2020an Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak

Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntza kopurua:

ID1. Interneten edukiak euskaraz soilik hedatuko dituzten egitasmo ez komertzialak (300.000 euro):

– 2020an abian jarriko diren egitasmoen garapena eta horiek hornitzeko euskarazko edukiak.

– Lehendik abian dauden egitasmoetan funtzionalitateak hobetzea edo gehitzea edota egitasmoak hornitzeko euskarazko edukiak gehitzea.

ID2. Interneten euskaraz gain beste hizkuntza batean edo batzuetan zabaltzen diren egitasmo ez komertzialetako euskarazko bertsioak (150.000 euro):

– 2020an abian jarriko diren egitasmoen garapena eta horiek hornitzeko euskarazko edukiak.

– Lehendik abian dauden egitasmoetan funtzionalitateak hobetzea edo gehitzea edota egitasmoak hornitzeko euskarazko edukiak gehitzea.

Epea: 2020/05/15 ♦ info +

 

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude