Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua...

Ekintzailetza Koperatiboko lehenengo Nazioarteko Lehiaketa

Ausarta, sormen handikoa eta ekintzailea baldin bazara, eta 16 eta 24 urte arteko adina baldin baduzu, ez ezazu galdu aukera hau! Har ezazu parte Mondragon City Challenge lehiaketaren lehen edizioan, urrats soil hauei jarraituz:

  ONLINE: 20, 21 y 22 abril 2021 Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne- ekintzailetza sustatzeko...

Networking eta inbertsoreak hainbat hiritara iristeko roadshow-a.

Honezkero jakingo duzunez, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, SPRI taldearen bitartez, berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetzarekin konprometitu da, enpresa-ekimen berriei behar duten euskarria erraztuz.

Gure BIC-ek (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan proiektu bakoitzari laguntza osoa eskaintzen diote, bakoitzaren beharrizanei egokiturik, hauek martxan jarri, hazi eta merkatuan finkatu daitezen.

Ekintzaile eta startupentzat interesgarriak izan daitezkeen aukera, berri eta ekimenak ikusarazteko eta ezagutarazteko lana ere garrantzitsua da. UP Euskadik, Linkedin, Twitter, bloga eta informazio-aldizkarien bidez egiten du lan hau. Aste honetan ‘Venture on the Road’ ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Roadshow honek inbertsoreak eta networking-a hainbat hiritara sartzea errazteko helburua du. SeedRocket azeleratzaileak eta Banco Sabadell-en BStartup-ak sortutako ekimen honi, Amazon Web Services eta Telefónicaren berrikuntzarako Wayra (azken hau antolatzaile gisa) batu zaizkio.

 Azken urteetan tokiko garapena sustatzeko beka bat eman du ECM elkarteak, baina aurten sariketara jauzia egitea erabaki dute. 3.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Iturburua: Bidasoko Hitza

Eva Campo Muller Saria antolatu du lehenengoz ECM elkarteak, emakume irundarraren ibilbidea omentzeko asmoz. 2018an tokiko garapena sustatzeko beka antolatu zuen elkarteak, eta aurten sariketara jauzi egiteko hautua egin dute. Bada, sariketa irabazten duenak 3.000 euro jasoko ditu bere proiektua garatzeko. Hautagaitzak martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta apirilaren 1ean emango dute irabazlearen berri.Sariaren helburu nagusia ibilbide pertsonal zein profesionalean Mullerrek «gorpuztu eta defendatu zituen bizitza filosofia, balioak eta konpromisoak bere egiten eta zabaltzen dituzten pertsonak, kolektiboak edo proiektuak publikoki aintzatetsi eta babestea» dela esan dute antolatzaileek.

Iturburua: Hondarrbia.eus webgunea

Merkataritza bonoak, eta autonomo zein enpresa txikiei bideratutako laguntzak berriz deituko dira

Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak aurtengo aurrekontuen aurkezpenen bigarren urratsa eman du gaur. Txomin Sagarzazu Alkateak eta Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak egin dute agerraldia gaur Areto Nagusian. Bertan, bertako ekonomia sustatzeko Udalak abian dituen eta hartuko dituen erabakien berri eman dute.

Follow by Email
RSS