Sailkatu gabea

Powered by PechaKucha 2021

Apirilaren 29an, online formatoan, Krea Bidasoa ekimenaren hamabigarren edizioa ospatuko dugu. Urtean behin egiten den profesionalentzako, enpresentzako eta gure inguruko ekintzaileentzako topaketa bat da eta antolatzailea Bidasoa bizirik da. Hemen ikusi ahal dituzue azken urteak laburtzen dituzten bideoak.

Duela hamar urte hasi zen ekimen baten jarraipen gisa, jardunaldia burutzeko, PechaKucha edizio berri batekin amaikuko dugu. Aurkezpen formatu hau Japoniatik dator. Formatu honen berezitasuna da aurkezpenak 20 iruditan oinarritzen direla eta horiek 20 segundotan bakarrik izango direla pantailan.

Eskualdeko profesionalek, enpresek eta ekintzaileek zuen lana, proiektuak edo esperientziak  jendaurrean aurkezteko aukera duzue. Inprimakiak bidaltzeko epea martxoaren 22ra arte (14ak arte) irekita egongo da. (Erantsitako dokumentuan informazio gehiago duzue ekimenari eta parte hartzeko moduari buruz.)

Protagonistak eta beraien aurkezpenak aurreko edizioetako bideoetan ikusi ahal dituzue.

Urte honetan zu izan zaitezke!

Informazio gehiago eta kontaktua:  ekintzailetza@bidasoa-activa.com // 943509584 – 943509600

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar