Bidasoa-subvenciones-LANBIDE

LANBIDEKO enpresa ideien garapenerako eta enpresa ekintza berriak martxan jartzeko diru-laguntzak

Bidasoa bizirikek datorren maiatzaren 20an informazio jardunaldia deitzen du ekintzailetza bultzatzeko laguntzen berri emateko
  • LANBIDEKO enpresa ideien garapenerako eta enpresa ekintza berriak martxan jartzeko diru-laguntza hauek zertan dantzan eta horiek jasotzeko zein baldintza bete behar diren azalduko da
  • Diru-laguntzak jaso ahal izateko maiatzaren 20ko bileran parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkarteko Ekintzailetza eta Jarduera Berriaren sailaren bitartez, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 27 laguntza ekonomiko bideratzen ari dira. Diru-laguntza hau LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat da.

Zehazki, 1.000 euro bideratuko dira enpresa ideia bat eratuko duten pertsonentzat. Bestetik, 1.500 euro erabiliko dira enpresa proiektu bat martxan jartzen duten pertsonak laguntzeko. Zenbateko hauek %15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa bada.

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena maiatzaren 20an izango den bilerara.

Diru-laguntza deialdi honek enpresa ideia baten sorrera, analisia eta egituraketa posible egiteko helburua du, proiektu lokalen testuinguruan prozesu honen tutoretza eta laguntzara bideraturik egongo dena.

Era berean, edozein jarduera adarreko negozio ideia definitu bat duten pertsonak laguntzea bilatzen da, enpresa jarduera abiatzea ahalbidetuko duten beharrezko laguntza eta aholkularitza ekintzen bitartez.

Informazio-bilera

Diru-laguntzak jasotzeko interesa duten pertsona guztiek maiatzaren 20an, osteguna, eguerdiko 13:30etan Bidasoa bizirik-eko bulegoetan (Hendaia kalea, 8. Ducoureau Jauregia. Irun) egingo den bileran parte hartu beharko dute. Izena eman behar da aldez aurretik 943 50 96 00 telefonora deituta edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com emailera idatziz.  Baldintza, eskakizun edo prozeduraren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, www.bidasoa-activa.com/eu/ eta  www.ideiakbizirik.com webguneetan kontsultatu, 943 50 96 00 telefonora deitu edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbidera posta elektroniko bat bidali.

Pertsona sustatzaileen baldintzak

Eskaera-inprimakia

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS