Eusko Jaurlaritzak atera duen saltegiak modernizatzeko laguntza programa (Mec 2021)Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak atera dituen saltegiak modernizatzeko laguntzei buruzko informazio guztia (Mec 2021) 

Baliabide ekonomikoak

1.350.000 €

Erakunde onduradunak

Diru-laguntza hauek negozio-bolumenarren arabera jardura nagusitzat merkataritza duten enpresa ertain eta txikiei daude zuzenduta, ondasun-erkidegoak eta sozieta zibilak barne.

Helburua

Diru-laguntza hauen helburua, EH-ko merkataritza establezimenduei bultzada bat ematea da, berrikuntzaren, baita azpiegitura eta kudeaketa tresen hobekuntzaren bidez COVID-19aren ondorioz sortu den egoera berezia kontuan harturik. 

Diruz lagunduko diren kontzeptuak

1.go Lerroa.Saltegiaren irudia berritzea 

Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.

Sartzen diren gastu guztiak hemen ikusi daitezke.

2.Lerroa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea

Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

Diruz lagunduko diren gastuak hemen ikusi daitezke.

3.Lerroa. baldintza higieniko-sanitarioak

COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitarioetan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak ditu xede.

Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:

Lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, eta antzeko ezaugarriak dituen ekipamendua.

Gutxieneko diru laguntza

Saltoki bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa:

  • 4.000 euro 1. lerroan jasotako inbertsioetarako.
  • 900 euro 2. lerroan jasotako inbertsioetarako.
  • 900 euro 3. lerroan jasotako inbertsioetarako.

*Inbertsioak %25-eko portzentaiarekin lagunduko dira diruz eta gehienezko zenbatekoa ezin izango da inolaz ere 9.000€ baino gehiagokoa izan establezimendu eta urte berdinean. 

Eskaerak aurkezteko epeak

2021e Maiatzaren 27an hasi eta 2021eko Ekainaren 26ean amaituko da.

Diruz lagunduko diren gastuen epeak

2020ko Abuztuaren 4tik 2021eko Ekainaren 26a bitartean egindako inbertsioak.

Eskaerak

Eskaerak elektronikoki egin beharko dira ziurtagiri elektroniko baten bidez, web orri honetan. 

Informazio gehiago: Hemen

Kontaktu informazioa:

 

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.