Web orria euskaraz jartzen duten elkarte, enpresa eta abarrentzat dirulaguntzak

Norentzat

Dirulaguntza horiek, kultur, kirol, aisialdi edo gizarte elkarteek eta enpresa, merkataritza, ostalaritza eta abarrek jaso ahal izango dituzte, beren egoitza sozial eta fiskala Hondarribian badute.

Eskaera-epea

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den eguneko biharamunetik hasita, azken eguna 2021ko irailaren 15a izango da.

Eskatzen den dokumentazioa

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (Eskaera orriaren barruan)
  • Jarritako errotuluaren kokapena eta argazkia.
  • Ordaindutako faktura eta dagokion ordainagiria.

Izapideak non egin

BAZ

Dokumentazioa

Dokumentuak deskargatu:

Justifikatzeko dokumentuak deskargatu

Dokumentuak deskargatu:

Online Tramitazioa

Erregistro Elektronikoa

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS