‘Hondarribia Summer Market’ larunbata eta igandean Butroi Pasealekuan

Larunbata eta igande honetan, Butroi pasealekuan bigarren udarako merkatua, ‘Hondarribia Summer Market’ bezala deitua izan dena ospatuko da. Aurkezpena pasealeku berean burutu da kale berean, eta han izan dira Maria Serrano Merkataritzako eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia eta ekimenean parte hartuko duten hainbat dendari.

Larunbata eta igandean izango da” esan du Maria Serrano zinegotziak. “Bigarren edizioa da, 2019koa eta gero. Oso balorazio positiboa egin zen orduan eta bide beretik jarraitu nahi dugu. Udalak antolatzen du, Hondarribia Abian enplegu eta garapen ekonomikorako planaren barnean”.

Helburu nagusietako bat, bertako merkataritza sustatzea da, eta gauden garaitan egonda, egokia iruditu zaigu hiriaren erdian bertoko merkatariek produktuak kalera ateratzeko aukera izatea. Denetara 14 komertziok hartuko dute parte, eta goizeko 11:00etatik 20:00ak arte izango da ordutegia”.

Hondarribia Summer Market-en, hurbiltzen diren guztiek hainbat produktu topatzeko aukera izango dute: arropa eta osagarriak, txirrindak, eskulanak… aukera oso zabala da ikusten den moduan, eta Hondarribiko merkataritzak daukan balioa agerian uztea da gure asmoetako bat” gehitu du Serranok. Haur tailerrak ere antolatuko ditugu.

Sonia Herce merkatariak esan duenez, “hau bezalako azokek asko laguntzen digute. Gauden egoeran dena da lagungarri, eta gure produktuak kalera ateratzea beti laguntzen du”.

Egindako erosketekin, txartelak banatuko dira ondoren zozketa batean parte hartuko dutelarik. Opari-txartelak izango denetara, denetara 800 eurokoak.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS