Ekin asteazkenetan:Marka-irudia eta Copywriting sare sozialetarako

Marka-irudia eta Copywriting sare sozialetarako (014/021)

Urriak 20 • 9:30-13:30

Marka-irudia eta Copywriting sare sozialetarako

SARE SOZIALETARAKO MARKA-IRUDIA

Ikas ezazu marka-irudi bat sortzen eta zaintzen, zure jarraitzaileak erakartzeko eta hunkitzeko

Parte-hartzaileek diseinu grafikoaren oinarriak ezagutuko dituzte, marka-irudi bat sortzeko (logotipoaren lerroari jarraituz), marka zaintzeko eta sareetan ikusizko diskurtsoa sortzeko.

Gainera, doako tresnak erakutsiko zaizkie, lanak, aurkezpenak, baliabideak eta abar egiteko

Edukia:

  • Zer da marka-irudia (sareekin lotua).
  • Akats tipikoak.
  • Tipografia eta koloreak hautatzea.
  • Lan-tresnak.
  • Post irudiak editatzeko tipak.
  • Ariketa PRAKTIKOA: copywrinting teknikekin idatziko dugun argitalpenaren irudia sortzea, zure markaren lerro grafikoa errespetatuz.

 

SARE SOZIALETARAKO COPYWRITING:

Ikasi testu eraginkorrak idazten, zure jarraitzaileak erakartzeko eta hunkitzeko

Parte-hartzaileek sare sozialetan edukia idazteko eta sortzeko oinarrizko oinarriak ezagutuko dituzte. Era berean, mezuak egituratzea eta testu erakargarriak sortzea erraztuko dieten teknikak ikasiko dituzte.

Era berean, asteko plangintza sortzeko txantiloi bat lortuko dute, baita copywriting aholku orokorrak ere.

Edukia:

  • Nola egituratu testua sare sozialetan
  • Sare sozialetarako Copyrwiting teknikak eta formulak
  • Sare sozialetan argitaratzeko Tipak
  • Sare sozialetako formatu desberdinak
  • Copyrwiting Tipak
  • Edukien plana
  • Ariketa PRAKTIKOA: sare sozial bakoitzerako post bat idaztea, ikasgelan ikusitako teknika eta formula bat edo gehiago erabiliz

* Edukiera mugatua izateagatik, gehienez ere 15 leku izango dira.

IZEN-EMATEAK

Non?

IRUNFACTORY  – José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 – IRUN

Informazio gehiago:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria departamentua
Tel: 943 50 96 00

Jaso informazioa eta eman ezazu izena!

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina