Save the date: 2021eko AZAROAREN 3a, 11:30etik 13:00etara
Eman izena Global Innovation Day 2021en hamargarren edizioan eta jarraitu streaming bidez harrituko zaituen telebista formatuko programa.
Global Innovation Day Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque, euskal berrikuntzari balioa emateko eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzeko antolatu duen euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia da, berrikuntza globalarekin konektatuz.
Berrikuntza abian da Euskadin. Europan sortzen ari diren eta emaitza hobeak lortzen ari diren berrikuntza-joera nagusiak aurkeztuko ditugu. Eraldaketa digitalarekin, iraunkortasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 berrikuntza-kasu praktiko ere ezagutaraziko dira.
Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak inauguratuko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Astea Euskadin.
PROGRAMA
11.30
Irekiera
11:32
Ongi etorri. Manuel Salaverria, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea, Innobasque
11:40
6 berrikuntza-kasu praktiko
Sei berrikuntza-kasu aurkezpena, emaitza onak izan dituztenak eta gutxienez berrikuntzarako hiru aukera-eremu hauetako batekin erlazionatuta daudenak edo bati erantzuten diotenak:
- Eraldaketa digitala
- Iraunkortasuna
- Konpromisoa eta eraldaketa soziala
12:10
Etorkizuneko elkarrizketak “Biharko berrikuntza-joerak Euskadin eta Europan”
12:50
Iñigo Urkullu Renteria lehendakariaren amaiera
13:00
Agurra eta itxiera
Global Innovation Day 2020ren bideo laburpena
Kontaktua
Zalantzarik baduzu? Jar zaitez harremanetan Innobasquerekin eta lagunduko dizugu:
Telefono-zenbakia: +34 944 209 488
Global Innovation Day jardunaldiaren aurreko edizioak
Global Innovation Day 2020 Global Innovation Day 2019 Global Innovation Day 2018
Comentarios (0)