Ekintzaile-komunitatea

Tech tailerrak Gabonak 2021

Irungo Udalak, Bidasoa bizirik-en bidez, tailer teknologikoen programa bat antolatu du Gabonetako oporraldirako, Irun Ekintzan Ekonomiaren Garapenerako eta Enplegurako Itunak sustatutako ekintzen artean. Tailerren helburua ekintzailetzarako eskumenak eta zientziarekin eta teknologiarekin lotutako bokazioak gaztetatik sustatzea da, bai eta teknologiaren bidez erronkak egituratu eta ebazteko gaitasuna garatzea ere.

  • Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira tailerretako plazak.
  • Bi tailer egingo dira, parte-hartzaileen adinaren arabera banatuta: 8-10 urtekoentzat eta 11-13 urtekoentzat.

ETA 10 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKO TAILERRA (ROBOTIKA, ERREALITATE AREAGOTUA ETA 3D INPRIMAKETA)

2022ko urtarrilak 3, 4 eta 5

Robotika: taldeetan, SPIKE PRIME robota muntatuko dute parte-hartzaileek, eta haren bidez zenbait misio egingo dituzte. Horretarako, mekanismoak eraldatuko dituzte, eta robota egokituko dute programazioaren bidez.  Lego Technic-eko pieza multzoak erabiliko dira.

Errealitate areagotua: robotak irudikatzea, diseinatzea, muntatzea eta programatzea proposatzen da eta, ondoren, markatzaileak jartzea horien gainean, errealitate areagotuz hornitzeko.  Mugikor edo tableta batekin robota enfokatzean, gailuek robota ezagutuko dute eta 3 dimentsiotan ikusiko dira aldez aurretik eginiko objektuak eta animazioak. Autodesk-Autocad, Tinkercad programa erabiliko da. Parte-hartzaileei errealitate areagotua eta birtuala zer den erakutsiko zaie, eta norberak bere betaurreko birtualak eraikiko ditu. Eraikitako robotarekin batera mugituko diren balea bat eta itsas ingurune bat diseinatuko dituzte, hiru dimentsiotan. .

3D inprimaketa: praktikaren bidez, 3D inprimaketaren oinarrizko nozioak ikasiko dira. Elementu batzuk diseinatuko dira, eta lehen eraikitako robotean integratuko dira. 3Dko SketchUp aplikazioarekin egingo da lan. Gainera, 3D inprimaketaren kalitateari eragiten dioten parametro garrantzitsuenak ere ikasiko dira.

Izen-emateak (ROBOTIKA)

11 ETA 13 URTE BITARTEKO HAURRENTZAKO TAILERRA (DRONEAK)

2021eko abenduak 27, 28, 29 eta 30

Droneak: hasteko, dronea diseinatuko da, eta hiru dimentsiotan inprimatuko da, 3Dko produktuak diseinatzeko AUTODES FUSION 360 aplikazioa erabilita.  Jarraian, hegaldien simulazioak egingo dira eta, ondoren, parte-hartzaileek berek diseinatu eta hiru dimentsiotan inprimatutako benetako droneak pilotatuko dituzte. Droneak programatzen ikasiko dute, DJi Tello tresnaren bidez eta, adimen artifizialeko tresnak erabilita, erronka zailagoak planteatuko dizkiegu. Tailerra amaitzeko, programazio-ariketak egingo dira, sortutako droneei osagarriak eransteko eta airean koreografiak egin ditzaten programatzeko.

 Izen-emateak (DRONEAK)

Tailerretarako izen-emateak jasotzen diren ordenan egiten dira.

IZEN-EMATEAK: 

abenduaren 1etik 10era

Non?

Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira José Antonio Loidi Bizkarrondo k., 8 behea 20304 Irun

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar