Agindu honen xedea da, lehia bidezko erregimenean, oinarri arautzaileak eta deialdia finkatzea 2022ko ekitaldirako, dirulaguntzak emateko emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa zein erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarteei.
Deialdi honen ondorioetarako, eta emakumeen ekintzailetzari eta enpresa zein erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeari dagokionez, jarduera hauek hartuko dira sustapen eta laguntza gisa:
– Emakumeen ekintzailetza sustatzea eta emakumeek gidatutako enpresak edo enpresa berriak bultzatzea.
– Enpresetako zuzendaritzetan eta zuzendaritza-organo zein -postuetan emakumeak sartzen laguntzea.
– Emakume enpresaburu eta/edo zuzendarien elkartegintza garatzea.
– Erakundeen eta emakumeen arteko lankidetza-sareak sortzea, haien parte-hartze soziala eta elkarte-garapena ahalbidetuz.
– Emakume enpresaburuen, zuzendarien eta profesionalen ikusgarritasuna sustatzea erabaki-eremuetan.
Comentarios (0)