GO MOBILITY by MUBIL

Go MOBILITY by MUBIL Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da. Bertan, egungo beharrak eta mugikortasun iraunkorraren etorkizuneko erronkak konponbidean daude.

Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko bihotzean egingo da, non mugikortasun iraunkorraren irtenbide industrial eta digitalaren balio-kateko eragileak elkartuko dira, balio erantsi handiko trukeak sustatuz, proiektu berritzaileak bultzatuz eta lurraldearen eraldaketa industrialean eragiteko tresnak erraztuz, besteak beste erakusketa-gunea, hitzaldiak, mahai-inguruak eta test drive.

GO MOBILITY by MUBIL esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak (oil, gas eta hidrogenoa), zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.
Negozio-aukera berriak bilatzen dituzten operadoreak, erosleak, hiriko erabakitzaileak eta enpresa eta zerbitzu-hornitzaileak etorriko dira bisitan.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina