“Ekintzailearen Eguna” aurrez aurre ospatzen da berriro eskualdeko LHko zentroetan

  • Urtean zehar hainbat jarduera egin dira, guztiak presentzialak, kultura ekintzailea sustatzeko, ikasleak motibatzeko eta ekintzailetzari balioa emateko.
  • Beste behin ere, jardunaldietan beren esperientzia kontatuko dute lan munduan ekiten hasi diren ikasle ohiek.

 

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, eta CIFP Bidasoa, Plaiaundi BHI, Irungo La Salle BHI, Mendibil Prestakuntza Zentroa eta Tknika, Lanbide Heziketa Aplikatuaren Euskadiko Zentroarekin batera, hainbat jarduera antolatu dituzte maiatza hasieran, Pertsona Ekintzailearen Eguna dela eta. Horrela, Espiritu Ekintzailea Sustatzeko 2021-2022 Programari amaiera emango diote.

Urtero bezala, Bidasoa bizirik-ek hainbat saio antolatu ditu ikasturte honetan ekintzailetza sustatzeko, aurrez aurrekoak berriz ere eta segurtasun-neurriak errespetatuz beti. Jardunali hauei amaiera emateko Ekintzailearen Eguna ospatuko da. Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik-eko presidenteak adierazi duenez, “saio hauen helburua da kultura ekintzailea sustatzea, ikasleak motibatzea eta ekintzailetzari balioa ematea. Gainera, hemendik publikoki aitortu nahi dugu bai ikasleek bai irakasleek urte osoan zehar egindako lana eta dedikazioa ekintzailetzaren inguruan”.

 “Ekintzailearen Egunaren” ospakizunarekin, eskualdeko lau prestakuntza-zentroetako ikasleek egunez egun sortzen eta hazten diren negozio berriek gizartean duten eraginari eta balioari buruzko gogoeta egitea bilatzen da. Era berean, ospakizun honekin “eskualdeko ekintzaileak omendu nahi ditugu, negozio-ideia bat aurrera atera dutelako. Horretarako, beste behin ere, ikasle ohiek beren esperientziaz hitz egingo digute, beren negozioa nola abiarazi duten azalduko digute eta etorkizunean negozio bati ekitea erabakitzen duenarentzako aholku baliagarri batzuk emango dizkigute” azaldu du Paezek.

“Indartsuago atera gara”

Eskualdeko LHko zentroez gain, Tknika, Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren laguntza dugu. Aurten ere bat egin dugu egun hau irudi eta lelo beraren pean ospatzeko: “Indartsuago atera gara – Salimos más fuertes, atrévete”.

Ekintzailetzaren Egunerako lelo honek ekintzailetzaren eta gizartean duen eragin positiboaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Lelo horrekin, aurten azpimarratu nahi izan da pandemiak negozioak eta ekintzailetzak kudeatzeko eta garatzeko trebetasun berriak eskuratzea ahalbidetu duela. Gainera, produktibitatea, berrikuntza eta sormena areagotzen lagundu du, eta argi utzi du ekitera ausartu beharra dagoela aldaketetara egokitzeko, gure gizartea hobetuz eta jasangarriago bihurtuz.

COVID-19ak eragindako pandemiak zenbait aldaketa bizkortu ditu. Aldaketa horiek, neurri batean iada negozio-ereduetan eta kontsumo-ohituretan hasiak ziren, adibidez:  tresna digitalen eta multimedia-plataformen erabilera handitu da bezeroak urrutitik (online) arreta emateko edo telelanean aritzeko, besteak beste. Pandemiak ere eragin positibo handia izan du 2030 Agendan, eta agerian utzi ditu egoera horrek jasangarritasunaren arloan planteatzen dituen erronka berriak, bai eta garapen iraunkorrerako eta lankidetza-modu berrietarako trantsiziorako erantzun posibleak ere.

Asmo horrekin, hilabete hauetan garatutako ekintzetan pandemia ondoren gizarteak dituen kezketan arreta berezia jarri da, talde-lanaren bidez irtenbide bateratuak bilatzen saiatuz, ingurumenaren iraunkortasunarekin lotutako alderdiak bereziki azpimarratuz.

Ekitaldi presentziala

Ekitaldi hori urtero egiten da astebetez, eta ikastetxe bakoitzak bere jarduerak egiten ditu bertan. “Aurten, beste behin ere, esperientziak partekatzeko aukera izango dugu eta orain ekintzaile diren ikasle ohi horien guztien motibazio komuna ezagutu. Eta ez hori bakarrik, beste pertsona batzuen arazoak konpontzen dituzten eta gure gizartean eragin positiboa duten irtenbideak, askotan berritzaileak, aurkitzeko aukera ere izango dugu”, adierazi du María Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak.

Era berean, Serranok gehitu duenez, “ikastetxe horietako ikasleek eta irakasleek ikasturte osoan zehar ekintzailetzaren inguruan egiten duten lanari eta dedikazioari esker, negozioak eta enpresa-sorkuntza kudeatzeko eta garatzeko trebetasun berriak eskuratzen dituzte. Horrela, berrikuntza, sormena eta kontzientziazioa bultzatzen dira mundu iraunkorrago baterako.

” Ekintzailearen Eguna” bezalako jardunaldien bidez, jarduera ekintzailea balioesten da, eta ikasleak animatzen dira lanbide- edo enpresa-eremuan ekiteko erronkari aurre egitera.

Oso harrera ona LHko ikastetxeetan

Lanbide Heziketako ikastetxeetako pertzepzioari dagokionez ere positiboa izan da, aurreko urteetan bezala. «Ikasleek beren espezialitatean eskuratzen duten prestakuntza akademikoarekin batera gara ditzaketen trebetasunak nola erabili ikasi behar dute». Kontzeptu horrek enpresek diferentzia bat markatzeko behar duten plus horri egiten dio erreferentzia; izan ere, gaitasun horiek izatea oso baliagarria izan daiteke, aukera ematen baitu modu eraginkorragoan aurrera egiteko lan-jardueren garapenean edo beren negozioaren garapenean.

Ikasturtean zehar goi-mailako zikloetako lehen mailako 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute programan, trebetasunak eta ezagutzak zeharka garatuz lanbide-heziketako ziklo desberdinetan.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS