16 May Hirugarren aldiz, Gipuzkoako WordPress ekitaldi ofizial nagusia, Irunen
WordCamp Irun 2022 maiatzaren 21 eta 22an ospatuko da Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan, Palmera Montero Gunean
Joan den astean Irungo udaletxean, Irungo Udaleko lehenengo alkateorde Miguel Ángel Páezekin batera, Josean Rodriguez, Sergio R. Castillo, Olivier Carrion, Mikel Ecenarro eta Iban Vaquero antolatzaileek WordCamp Irun 2022aurkeztu dute, zeina maiatzaren 21ean eta 22an izango den.
Irungo Udalaren, Mondragon Unibertsitatearen eta mundu osoko hogei bat babesleren laguntzari esker, WordCamp Irun ekimenaren bidez, web industriari eta WordPress eduki kudeatzaileari buruzko hogei hitzaldi ere emango dira, munduan gehien erabiltzen den eduki kudeatzailea baita WordPress: Espainiako web orrien % 65 baino gehiago eta mundu osokoen % 43 sistema horren bidez kudeatzen dira.
Ekitaldiaren lehenengo egunaren bukaeran, larunbatarekin, WordPress kudeatzaileak merkataritza txikiari egin diezaiokeen ekarpenari buruzko eztabaida txiki bat izango da.
WordPress web edukien kudeatzailearen arrakasta geldiezina da; handiagoa urtetik urtera mundu osoan eta, bereziki, Espainian. Kode irekiko sistema da WordPress, hainbat funtzionalitate eta hazkunde aukera eskaintzen ditu, eta doakoa da: horixe da onena, eta horrexegatik erabiltzen dute milioika web editorek. WordPress komunitatea osatzen duten kideen lan eskuzabalari esker, izugarrizko potentzialtasuna du.
Ekitaldia egitearekin batera, sistemaren 6.0 bertsioa argitaratuko da, eta bertsio berriak mundu osoko erabiltzaileek aspaldi eskatutako aldaketak ekartzea espero da, hala nola webguneak osorik editatu ahal izateko aukera.
WordCamp Irun 2022 jardunaldiak irauten duen bi egunetan, gaur-gaurko txosten interesgarriak aurkeztuko dira: online negozioak, marketing digitala, sare sozialak, eduki estrategiak eta SEO posizionamendua, web diseinua eta garapena…
Miguel Ángel Páez ordezkariak ekimena zer berritzailea den nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie ekitaldiaren sustatzaileei, “WordCamp Irunera bueltan ekartzeagatik eta ekitaldi handia bilakatzeagatik, gaian interesa duen jende asko erakarriko baitu seguru asko, direla zaleak, direla alor honetan profesionalki diharduten pertsonak. Pixkana-pixkana, pandemiaren ondorioz orain arte nekez gauzatu genitzakeen jarduerak gauzatzen hasi gara, eta topaketa hau berriro ere Palmera-Montero Gunean egitea oso albiste ona da, eta poza eta ilusioa pizten du aurrera begira”.
¿Zer da WordCamp Irun?
Noiz?: maiatzaren 21 eta 22
Lekua?: Mondragón Unibertsitatea. Palmera Montero Gunea. Irun
Programa
Eskuratu zure sarrerak
Ez dago iruzkinik