Grado medio de Confección y Moda: Nueva oferta Formativa de Formación Profesional en la Comarca del Bidasoa

Jantzigintza eta modako erdi mailako prestakuntza: Lanbide Heziketako prestakuntza-eskaintza berria Bidasoako eskualdean

  • Eskaintza berri honekin, Bidasoako eskualdea Erdi-mailako eta Goi-mailako prestakuntzako erreferente gisa finkatu da.
  • Mendibil Prestakuntza Zentroan emango da eta aurrematrikula maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Jantzigintza eta Moda Heziketa Ziklo berria aurkeztu dute. Ziklo hau Mendibil Prestakuntza Zentroan emango da datorren 2022-2023 ikasturtetik aurrera. Horrela, gradu berri hau zentroan eskaintzen direnei gehituko zaie: ile-apainketa eta Kosmetika, eta Estetika eta Edertasuna.

«Gradu berri horrek bat egiten du eskualdeko prestakuntza-eskaintza ugariekin, eta Irun eta Hondarribia lanbide-heziketako erreferente gisa finkatzen ditu. Izan ere, erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten pertsonek aukera ugari dituzte hainbat adar eta sektoretan», Miguel Angel Paezez, Bidasoa bizirikeko presidenteak, adierazi duenez.

Oso prestakuntza-ziklo konpletoa

Ziklo honetan, ikasleek ehungintzako eta larrugintzako jantziak, osagarriak eta beste artikulu batzuk neurrira nahiz industrialki egiten ikasiko dute. Instalazioak honako hauek osatzen dituzte: ebaketa-mahaiak, josteko hainbat makina, estaltzeko makinak eta eragiketa berezietarako beste makina batzuk. Era berean, ikasleek patroigintzako gela bat eta materialen laborategi bat izango dituzte.

Maria Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak, gaineratu duenez, «aukera paregabea da moda gustuko dutenek edo beren jantziak egiten dituztenek prestakuntza jasotzeko eta horretan profesionalki jarduteko».

 380 prestakuntza-ordu lantokietan

«Prestakuntzako bi urteetan, ikasleek makinak, ekipoak eta materialak prestatzen ikasiko dute, patroitik abiatuta mota guztietako ehunak mozten, ehunezko eta larruzko piezak muntatu, patroiak egiten eta ehunezko eta larruzko jantzien akabera egiten, besteak beste», adierazi du Miriam Fernandezek, Mendibil Prestakuntza Zentroko komunikazio-arduraduna.

Era berean, ikasleek 380 orduko prestakuntza izango dute lantokietan, eta horrek «benetako esperientzia lortzen lagunduko die eta lan-merkatuko ateak irekiko dizkie. Gainera, bigarren ikasturtean, DUAL aukera egin ahal izango dute, eta ikasten ari diren bitartean, beren lanpostuetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute», gaineratu du Fernandezek.

Aurrematrikula maiatzaren 27ra arte dago zabalik eta 25 plaza ditu. Aurrez aurre edo online egin daiteke, eta beharrezkoa da interesdunaren eta, adingabea bada, gurasoen edo tutoreen NANa aurkeztea, bai eta espediente akademikoa ere. Gainera, zentroa bisitatu nahi duten pertsona guztiek hitzordua eskatu ahal izango dute 943 610610 telefonora deituz.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina