Eskualdeko zazpi enpresa sortzailek parte hartuko dute, Bidasoa biziriken eskutik, “Kultura eta Sormen topaketak” jardunaldietan

Eskualdeko zazpi enpresa sortzailek parte hartuko dute, Bidasoa biziriken eskutik, “Kultura eta Sormen topaketak” jardunaldietan

 Networking egiteko espazio bat

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Bilbao Ekintza, Getxolan, Meatzaldea, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) batera, «Kultura eta Sormen Topaketak. Garain nahasietan elkarlanean» jardunaldiak antolatu dituzte.

Ekimen honen helburua da zuzenean eta zeharka sormen-industrietan eta horiekin lotutako sektore ekonomikoetan lan egiten duten artista, profesional eta enpresak elkartzea, ezagutza partekatzeko, networkinga lantzeko eta lankidetza-proiektuak garatzeko aukera berriak identifikatzeko.

Irun eta Hondarribiko zazpi enpresa sortzailek -Ena Love & Ilusions, Heria San Sebastián, Julia Lasa, Viv Vintage, Javi Aguirre, Aperitiv Studio eta Samarkanda Tatto- parte hartu zuten topaketan. Miguel Angel, Bidasoa bizirikeko presidenteak, adierazi duenez «oso aukera ona da eskualdeko sormen-enpresek beren lana ezagutarazteko eta Irundik eta Hondarribitik haratago bezero berriengana iristeko».

Lehen jardunaldia Bilbon

Lehenengo topaketa Bilbon izan zen, eta bertan Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitako kulturaren eta sormenaren sektoreko 40 enpresa baino gehiago bildu ziren. Hainbat dinamikaren bidez, industriako beste pertsona batzuk zertan aritzen diren jakin ahal izan zuten, eta ideiak, proiektuak, irtenbideak eta abar elkarrekin sortu zituzten.

Ez zen aurkezpen-erronda bat falta izan, enpresa guztiak ezagutu eta sektoreko adar bakoitzean kokatu ahal izateko.

Sinergiak sortzeko Networking leku bat

Dinamikak amaitu ondoren, hurbildu diren enpresek elkarrekin hitz egin, networking egin eta esperientziak partekatu ahal izan dituzte, etorkizuneko lankidetzak sor daitezkeen harremanak ezartzeko helburuarekin.

Jardunaldi hori baliagarria izan da Bidasoa eskualdeko sormen-sektoreko pertsonei ikusgarritasuna emateko, eta Bilbo, Getxo, Meatzaldea, Urola Kosta eta Oarsoaldea eskualdeetako enpresekin lankidetza-aukerak sortzeko.

«Jardunaldi hauek ezin hobeak dira enpresen arteko sinergiak sortzeko eta proiektu oso interesgarriak eta berritzaileak garatu ahal izateko», adierazi du Maria Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak.

Parte-hartzaileen balorazio positiboa

Parte hartu duten pertsonek positiboki baloratu dute ekimena, eta nabarmendu dute «aukera ona dela EAEko beste toki batzuetan sektoreko beste profesional batzuek zer egiten duten jakiteko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko hazia ereiteko», dio Nora Ferreirak, Viv Vintagetik.

Era berean, parte-hartzaileak oso proaktibo agertu ziren etorkizuneko ekimenetan parte hartzen jarraitzeko, «Beti ikasten da zerbait berria horrelako topaketetan, eta aberasgarria da maila profesionalean zein pertsonalean», gehitu du Samarkanda Tattooko Eric Bengoetxeak.

Bigarren jardunaldia Zarautzen

Bigarren topaketa Zarautzen izango da urriaren 27an. Jardunaldi horrek lehen saioarekin jarraipena izango du, baina parte hartzera animatzen diren pertsona berriei ere irekita dago. Bidasoaldeko enpresa sortzaileek egiten duten lana ezagutarazteko gune ezin hobea.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina