Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako 2022rako deialdia egiten duena, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren pean

Ekoizpen-azpisektore hauetako ustiategientzako 2022ko laguntzak iragartzea: lupulua, ogitarako zerealak, fruitu lehorrak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, mahaiko frutak, ureztapen bidezko baratzezaintza estentsiboa, ilar-malkoa, trufa, endurance zaldiak, eta gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak. Laguntzen helburua da berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzea.

Finantzaketa.

1.– Agindu honen babesean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2022ko ekitaldian eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa 500.000 euro da, eta honela banatuko da ustiategien artean:

a) Lupulu-ustiategiak: 40.000 euro.

b) Ogitarako zerealen ustiategiak: 20.000 euro.

c) Fruitu lehorren ustiategiak (intxaurrondoak eta hurritzak): 60.000 euro.

d) Ahuntz-esnearen ustiategiak: 80.000 euro.

e) Mahaiko fruten ustiategiak: 60.000 euro.

f) Baratzezaintza estentsiboko ustiategiak: 60.000 euro.

g) Malko-ilarraren ustiategiak: 60.000 euro.

h) Trufa-ustiategiak: 70.000 euro.

i) Endurance zaldien ustiategiak: 20.000 euro.

j) Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoen ustiategiak: 30.000 euro.

2.– Baldin eta azpisektore jakin baterako nahikoa eskaririk ez badago aurreko atalean adierazitako diru-esleipenak estaltzeko, sobera gelditzen diren zenbatekoak aurrekontu-premian dauden sektoreei esleitu ahal izango zaizkie, beren eskaerak betetzeko. Soberazko kreditu-gerakin guztiak azpisektore defizitarioei esleituko zaizkie, azpisektore defizitarioen espediente kopuruaren arabera, handienetik txikienera.

Epea: 2 hilabete   ◊ EHAO

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS