Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (SORGUNE 2022)

Deialdi honen xedea da kultura-sorkuntza artistikoa sustatzen eta babesten duten titulartasun pribatuko kultura-gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko pribatuei laguntzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta horien deialdia egitea.

Espazio horiek zuzkidura, azpiegitura eta egitura egokiak izan behar dituzte proiektu espezifikoak antolatzeko, sortzaileek beren sorkuntza eta ekoizpen artistikorako prozesuak garatu ahal izateko espazioak, baliabideak eta laguntza erraztuko dituztenak. Gainera, berrikuntzarako orientazioa, talentua hautemateko eta babesteko lanak, kudeaketa parte-hartzailea eta tokiko ingurunearekiko harremana eskaini beharko dituzte. Epea: 2022/07/08 ♦ EHAO(info +)

Tags:
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS