Mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko laguntzak. Hiruak Bat. 2022ko deialdia.

Oinarri hauen xedea da mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez emateko modua arautzea. Honako ezaugarri hauek izan behar dituzte proiektu horiek:

—Egoitza Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoan biltzen diren hiru udalerrietako batean (Irun, Hondarribia, Hendaye) duten elkarteen edo enpresen proiektuak izatea.

Parte hartzearen eta/edo proposatutako proiektuaren eragina eta hedapenaren bidez, hiru hiriak inplikatuko edo lotuko dituzten proiektuak izatea.

Mugaz gaindiko kultura, kirol eta gizarte jardueraren normalizazioa eta lurralde identitatea sustatzen dituzten turismo, kultura, hizkuntza, ondare, hezkuntza, gizarte eta mugikortasun esparruko proiektuak izatea.

Hiru hirietako herritarren arteko ezagutza eta trukea sustatzen dituzten proiektuak izatea.

Bidasoaren alde bietako erakundeen arteko sareratzea eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duten eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako herritarren partaidetza ahalbidetzen duten proiektuak izatea.

Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko lurraldean 3 hizkuntza ofizialen –euskara, gaztelania eta frantsesa– erabilera bermatzen duten proiektuak izatea. 

GAO

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS