Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaEnpresa-kudeaketaLaguntzak

Ayudas para la Responsabilidad Social Empresarial Euskadi 2022

Agindu honen xedea da onartzea Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen gizarte-erantzukizuna zabaltzeko eta ezartzeko 2022ko ekitaldian emango dituen laguntzen deialdirako oinarriak, eta horien deialdia egitea 2022. urterako.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako jardueraren baten zioz zuzenean sortzen diren gastuak finantzatzeko erabiliko dira:

a) Enpresen gizarte-erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez. Jasangarritasun-memoriek GRI, SG21, ISO2300 edo gisako metodologiei jarraitu beharko diete. Kontabilitate sozial aplikatuari buruzko azterlanak egitea ere diruz lagundu ahal izango da.

b) Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) laguntzeko diagnostikoa egitea gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresetan, behar bezala kualifikatutako eta estandarizatutako tresna edo formularioen bidez, artikulu honetako aurreko a) apartatuan aipatutakoak egokitzeko aukera barne.

c) Diagnostikoa egitea jakiteko gizarte-ekonomiako enpresek zer ekarpen egiten dieten garapen jasangarrirako helburuei (GJH); horretarako, enpresa horientzat berariaz diseinatutako tresnak edo formularioak erabiliko dira.

d) Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan zabaltzeko jarduerak garatzea.

Epea: 2022/09/15  ◊ EHAO (info+) [:]

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar