Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaLaguntzakTeknologia

BARNE-EKINTZAILE 2022

Oinarri hauen xedea da euskal enpresen barruko ekintzailetza-jarduerarako laguntza arautzea, enpresa-proiektu berriak sustatzeko, ideiaren heltze-faseetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa abian jartzeko faseetan.

Barne-ekintzailetzako proiektu horiek enpresaren egungo jarduera dibertsifikatzea ekarri behar dute, berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan behar dute, industrialak eta/edo industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuetakoak izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Business Innovation Center (BIC) baten babespean egon behar dira.

Laguntza hori honela gauzatuko da:

0 ildoa: Negozio berriak sortzeko plan bat garatzeko laguntza, barne hartuko dituena jarduera ekonomiko berriak sortzeko sustapen jarraitu eta sistematizaturako beharreko printzipioak, antolakuntza-kultura, sistematika eta lankidetzak. Horren emaitza izango da enpresarentzat lehentasunezkoa izango den aurretiazko analisi bat, 1. ildoan aurkezteko.

1 ildoa: Enpresari lagun egin ideia heltzeko eta enpresako plana egiteko prozesuan.

Bi laguntza horiek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.

2 ildoa: 1. Ildo bezalako ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako enpresako plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa errazago eskuratzeko. Laguntza hori gauzatzeko, arau honen babesean formalizatzen diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua murriztuko da, Luzaro Kredituko Finantza Establezimenduarekin horretarako sinatzen den hitzarmenaren arabera.

Epea: 2022/12/12 ♦ EHAO (info +)

 

[:]

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar