Xedea: Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enpleu Sailaren bidez, 2022ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea eta deialdia egitea. Laguntzek honako helburu hauek izango dituzte:
a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea , bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.
b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.
c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.
d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.
[:]