2022. “Bidasoan ekiteko bekak” (2. deialdia)

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Zer onura dakartza?

  • Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
  • Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
  • Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
  • Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Betekizunak

  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
  • EJZn alta emanda ez egotea. 

Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

  • Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 2.500 euro.
  • Zenbateko maximoa hilean: 400 euro.
  • Gehienez 6 hilabete.

Norentzat da?

  • Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat

Hautatze-prozesua

  • Aurreproiektua/Proiektua
  • Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua:  Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
  • Norgehiagoka (balorazio-mahaia)

Eskaera-epea

Eskaerak egiteko bi epe izango ditu deialdi honek:

  • Lehenengo epea deialdia irekitzen denean hasiko da, eta 2022ko apirilaren 30ean amaituko da.
  • Bigarren epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da, bigarren epea irekitzen baldin bada.

Harremanetarako

Ekintzailetza eta Jarduera berria Saila

Informazio gehiago

BIDASOAN EKITEKO BEKAK2022 

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS