2022. Elkarlan sariak

Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sariak. 2022ko deialdia

Deialdi honen xedea da lau proiekturi sari bana ematea, balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileak ezagutzera emateko. Proiektu horiek eragina izan behar dute jarduera-eremu hauetan: osasuna; ingurumena; garapen ekonomikoa; ikasketa-kultura; kohesio soziala, eta gobernantza – kultura demokratikoa – erabaki publikoetan parte-hartzea. Baina, horrez gain, balio publiko partekatua modu berritzailean sustatu behar dute, gizarteko erronkak eta beharrak ase behar dituzte, eta diseinu- eta ezarpen-fasean, pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesua sustatzeko gaitasuna erakutsi behar dute.

Halaber, sariak ematen dira proiektuko jardunbide egokiak (parte hartzeko eta balio publiko partekatua sortzeko pertsonek eta kolektiboek duten ahalduntzea aktibatzeko moduei lotutakoak) beste eragile batzuei transferitzeko prozesua formalizatzeko. Herritarrek parte hartzeko jardunbide egoki horiek lurraldeko beste eremu edo espazio batzuetan ere aplikatzeko modukoak izan behar dira.

Epea:2022/10/24  ◊ EHAA (info +)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS