Euskadiko eta Europako emakume ekintzaileen arteko Networkinga

THE BREAK: “NETWORKING BETWEEN BASQUE AND EUROPEAN WOMEN ENTREPRENEURS”

The Break: Women entrepreneurship & internationalisation in Spain (“The Break: Women entrepreneurship & internationalisation”) Europa mailako emakume ekintzaileen sare bat sortzea bilatzen duen proiektu bat da, haien negozioak eta aliantzak indartzeko eta aukerak bultzatzeko.

Horretarako, estatuko hamabi ekintzailetza-erakunde hautatu dira, EBn bizi diren 280 emakume ekintzaileri harrera egiteko. Impact Hub Donostiak 14 emakume ekintzailez osatutako bi talde hartzen ditu, 2022ko urria eta azaroa bitartean.

The Break Industria Antolakuntzarako Eskolak (EOI) eta Impact Hub Madrilek sustatzen dute, eta Europar Batasunaren Next Generation Funtsak ditu, Espainia Nazio Ekintzailearen esparruan Berreskuratzeko, Eraldatzeko eta Erresilientziarako Planaren barruan.

Emakume ekintzaileen lehen taldea Gipuzkoan dago jada, eta haien prestakuntzan, proiektuan eta enpresen hazkundean laguntza eskaintzeaz gain, Impact Hub Donostiak harremanetan jartzen ditu lurraldeko hainbat sektoretako erakunde eta enpresekin, baita erronka handi horrekin bat egin nahi duten ekintzaileekin ere.

Impact Hub Donostiak antolatu du, Mondragon Team Academy taldeko emakumezko ekintzaileen nazioarteko sarearekin elkarlanean eta Gaztenpresa Fundazioaren laguntzari esker.

#TheBreakFellowship komunitatea sortzen ari gara, negozioa eta aukerak sortzeko emakume ekintzaileen sare europarra! Bat egiten duzu?


LEKUA | Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (Gipuzkoa).

DATA | Asteazkena, urriak 19, 17: 30etik 19: 30era

HIZKUNTZA: Ingelesa (The Break ekintzaileen hizkuntza komuna)


IZEN EMATEAK | Izena emateko formularioa.

The Break – Networking ekitaldirako izen emate galdetegia. Ekitaldia ingelesez egingo da, urriaren 19an, 17:30etatik 19:30etara, Donostiako Tabakalera eraikineko 3. solairuko harreran. Jardunaldia Impact Hub Donostiak antolatu du, Mondragon Team Academy-rekin elkarlanean, Gaztenpresa Fundazioaren babesarekin.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS