INPLANTALARIAK:Doako aholkularitza teknologikoko zerbitzua

Inplantalariak zerbitzutik jarduera berriro hasi dugu mikroenpresei, autonomoei eta ekintzaileei teknologiaren bidez beren negozioak berrabiarazteko eta bizi dugun egoera berrira egokitzeko: bezeroekin konektatuagoak egoteko eta zerbitzu berrietan parte hartzeko aukera izateko.

Horretarako gure zerbitzuan orain arte geneuzkan lerroak mantentzen ditugu:

Teknikariekin (inplantalari) saio presentzialak edo telematikoak izango dituzue, gaur egun existitzen den teknologia era egokienean erabiltzeko eta horretarako:

  • Salmenta bide berriak ireki eta bezeroekin harremana indartu
  • Interneten zure presentzia hobetu
  • Zure zerbitzua modu digital berrietan eskaini
  • Urrunetik lan egin, bulegoan ez egon arren, edozein lekutatik informazioa eskuratu ahal izateko
  • Negozioa modu eraginkorragoan kudeatu errentagarritasuna handitzeko, bezeroen informazioa, egitekoak, eskaerak… erregistratzeko tresna egokiak izanda
  • Eguneko lana erregistratzeko modu digital edo automatikoak izatea
  • Euskarri digitalak modu seguruenean erabili zibererasoak saihesteko
  • Zure lehiakideetik ezberdintzeko bezeroenganako zerbitzua hobetu, bezeroen beharrak aurretik ezagutuz.

 

Zure negozioan teknikari baten laguntza behar baduzu esteka honen bidez gurekin harremanetan jarri zaitezke edo, bestela, emailaren bidez kontaktatu ahal gaituzu (equipoimplantador@spri.eus)

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS