Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da.

8 urtetik 10 urte bitarteko parte-hartzaileak
1) “INVENTOR LAB: ROBOT CAR + GAME KONTSOLA” – (abenduaren 26tik 30era)
Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen: Robot Car muntatzea, programatzea eta urrunetik robota kontrolatzea, jokuak programatzeko. Game Kontsola erabiliz
2) “INVENTOR LAB: SUMOBOT” – (urtarrilaren 2tik 5era)
Tailer honetan lana garatuko da Lego Mindstorm plataforma erabiliz robot bat muntatzetik abiatuta. Robotak muntatu ondoren programatu egingo dira kolore eta ultrasoinu sentsoreak erabilita eta lehiaketa bat antolatuko da.
11 urtetik 13 urte bitarteko parte-hartzaileak
1) “MICRO:BIT EXPERIENCE” – (abenduaren 26tik 30era)
Tailer honetan Micro:Bit plaka elektronikoa erabiliz parte-hartzaileek blokeka programatzen ikasiko dute Toky Marker plakarekin, argi eta kolore efektuak sortzen, mezuak programatzen, oharrak bidaltzeko sentsoreak erabiltzen, plakaren piano elektrikoa erabiltzen, plakaren erloju programagarria erabiltzeno, eta abar. Tailerrean gainera robotika eta programazioa praktikatuko da, Micro:Maqueen Robotarekin.
2) “3D INPRIMAKETA” – (urtarrilaren 2tik 5era)
Tailer honetan hiru dimentsiotan Diseinatzen ikasiko da zenbait software erabiliz, lana inprimagarria izan dadin; 3D inprimagailuak erabiltzen ikasiko da.


