GazteTEK

Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da. 

Tailer horiek Gabonetako eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, 8 eta 10 urte bitartekoentzat eta 11 eta 13 urte bitartekoentzat.  Programatutako tailerren helburua haien ingenioa sustatzea da, jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez. Tailer teknologikoen horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokuen diseinua eta sortzea, errobotika, eta 3D inprimatzea. Proposatutako jarduera guztiak praktikoak dira, eta erabiliko diren tresnak errazak eta intuitiboak direnez, sormen gaitasunak sustatzen lagunduko dute.

8 urtetik 10 urte bitarteko parte-hartzaileak

1) “INVENTOR LAB: ROBOT CAR + GAME KONTSOLA” (abenduaren 26tik 30era)

Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen: Robot Car muntatzea, programatzea eta urrunetik robota kontrolatzea, jokuak programatzeko. Game Kontsola erabiliz

2) “INVENTOR LAB: SUMOBOT” –  (urtarrilaren 2tik 5era)

Tailer honetan lana garatuko da Lego Mindstorm plataforma erabiliz robot bat muntatzetik abiatuta. Robotak muntatu ondoren programatu egingo dira kolore eta ultrasoinu sentsoreak erabilita eta lehiaketa bat antolatuko da.

11 urtetik 13 urte bitarteko parte-hartzaileak

1) “MICRO:BIT EXPERIENCE”  – (abenduaren 26tik 30era)

Tailer honetan Micro:Bit plaka elektronikoa erabiliz parte-hartzaileek blokeka programatzen ikasiko dute Toky Marker plakarekin, argi eta kolore efektuak sortzen, mezuak programatzen, oharrak bidaltzeko sentsoreak erabiltzen, plakaren piano elektrikoa erabiltzen, plakaren erloju programagarria erabiltzeno, eta abar. Tailerrean gainera robotika eta programazioa praktikatuko da, Micro:Maqueen Robotarekin.

2) “3D INPRIMAKETA” – (urtarrilaren 2tik 5era)

Tailer honetan hiru dimentsiotan Diseinatzen ikasiko da zenbait software erabiliz, lana inprimagarria izan dadin; 3D inprimagailuak erabiltzen ikasiko da.

Informazio orokorra

Plaza kopurua: 10 partehartzaile talde bakoitzeko

Non: KULTUR ETXEA – Denda kalea, 18.

Ordutegia: 9:30 – 13:30

Tailerrak doakoak izango dira

*Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

 

Izen-emateak

azaroaren 28tik abenduaren 4ra arte (Hondarribian erroldatutakoei zuzendua)

(ONLINE): www.hondarribia.eus/gazteria

Gazteen Zerbitzua:

Javier Ugarte 6, telf.: 943644752

Astelehenetik Ostiralera: 16:30 – 19:30 – Larunbatean: 10:00 – 13:00

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS