Euskadiko Azoka Nautika

Nabigatzea gustatzen zaizu? ABABOR zure tokia da

2022an Ababor Euskadiko lehen azoka nautikoa antolatzeko erronka gauzatu genuen.

Apirilaren 1etik 3ra, Ficoba portu estali handi bat bihurtu zen, eta bertan 5.000 pertsona baino gehiagok, inguru eroso eta abegitsu batez, itsasoarekiko zaletasunaz eta Ficobako hiru pabiloiak bete zituzten 40 enpresa erakusketariek aurkeztu zituzten eskaintza zabalaz. gozatu zuten.

Bisitariek eta enpresa erakusketariek baieztatu zuten aisialdiko eta turismoko alternatiba horiek gero eta gehiago baloratzen direla eta hedatzen ari den sektore ekonomikoa osatzen dutela. Horregatik, Ficoban elkartuko gara berriro, 2023ko martxoaren 24tik 26ra Ababorren bigarren edizioa ospatzeko.

Ababorren lehen edizioak enpresa erakusketariek zer behar duten eta bisitatzen gaituzten pertsonek azokan zer aurkitu nahi duten aztertzeko balio izan zigun. Enpresek adierazi ziguten helburuak bete zituztela, eta bisitariek, berriz, itxaropenak.

Horregatik, eutsi egingo diogu norabideari, sektore honen inguruan jarduten duten enpresa eta zerbitzuen sarearentzako erakusleiho komertzial izan nahi duen azokaren nortasunari, eta aisialdiko nautika, itsasoarekin lotutako turismoa eta uretako jarduerak gustuko dituzten profesional eta pertsonentzako topagune bati.

NOIZ? martxoak 24-25 eta 26

NON? Ficoban

PROGRAMA

(INFO+)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS