BerrikuntzaEkintzaile-komunitateaEkintzailetzaSariak

QIA Proiektu berritzaileetarako nazioarteko lehiaketa 2023

 Quality Innovation Award (QIA) Excellence Finland-ek 2007an sortutako lehiaketa bat da, produktu, prozesu edo antolaketa-berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko. Batzorde antolatzailea herrialde askotako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeek osatzen dute. Helburu komuna erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da. Euskadik QIAn parte hartzen du 2014az geroztik, eta EUSKALIT QIA Advisory Board-eko kidea da (Finlandia, Suedia, Israel, Espainia eta Txinak osatua) 2021az geroztik. EUSKALIT, lehiaketa Euskadin antolatzeko, INNOBASQUE, UNIBASQ eta IHOBE erakundeen laguntza du, hautagaitzak hedatzeko eta ebaluatzeko.   

2023 QIA nazioarteko lehiaketan

Barne-berrikuntza sustatzeko eta euskal erakundeek egin dezaketena munduari ezagutarazteko bidea da hau. Parte hartzeko modua oso erraza da eta QIAk urtero Euskadin aintzatesten dituen euskal erakundeetako bat izan zaitezke, baita nazioartean aintzatespena lortu nahi duten 24 erakundeetako bat ere.

Animatu eta parte hartu. Eman izena eta bidali zure hautagaitza ekainaren 15a baino lehen,  (ikus erantsitako informazioa)

Hona hemen 2015etik parte hartu duten euskal erakundeen berrikuntzak: https://www.euskalit.net/buscador/index.php?set=eus

INFORMAZIO GEHIAGO nahi izanez gero, kontsultatu https://www.euskalit.net/eu/quality-innovation-award.html

Quality Innovation 2023

 

(+INFO)

 

[:]

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar