Ekintzaile-komunitateaLaguntzak

Nekazari­tza ustialekuetako titularrek nekazari­tza aseguruak kontrata­tzeko lagun­tzen 2023ko deialdia

Aseguru lagungarrien lerroak eta lagun­tzen zenbatekoa.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Lagungarriak izango dira aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 87. artikuluan jasotako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planaren barruan dauden aseguru lerroetako polizak, baldin eta nekazaritza ustialekuetako titularrek izenpetu badituzte eta kontratazioa Agroseguroren Elkarteko erakunde laguntzaileen bitartez kudeatu bada. Era berean, nekazaritza ustialekuetako titularrek bete behar dute 66/2008 Foru Dekretuaren 14. artikuluko 1.1 puntuan adierazitakoa.

Lagungarriak izango dira, halaber, Nekazaritza Aseguruen Planean sartuta ez dauden nekazaritza elkarteek sinatutako aseguru poliza kolektiboak, zoritxarreko fenomeno klimatikoek eragindako galerak eta instalazioetako kalteak sartuta daudenean.

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzen zenbatekoak, aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 88. artikuluari jarraituz, ondorengoak izango dira:

a) Agroseguro Elkarteko erakunde laguntzaileen bitartez kontratatutako poliza berrien primaren zenbateko osoaren % 25a, eta % 15a aurretik kontratatuta zeuden polizak berritzeko bada, behien entzefalopatia espongiformearen kasuan izan ezik, hori berritzeko, primaren zenbatekoaren % 25era arte emango baita.

b) Nekazaritza Aseguruen Planean jaso gabeko, baina Nekazaritza Elkarteek izenpetu duten poliza kolektiboen primaren zenbateko osoaren % 25a.

EPEA: 2023/12/31 • GAO •  (INFO+)

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar