Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaLaguntzak

2023. Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programaren dirulaguntzak

Oinarri hauen bitartez arautzen diren dirulaguntzen xedea da Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean ekimenaren esparruan ondorengo jarduera lerro hauek finantzatzea: 

a)    Proiektu esperimentalak: Gipuzkoak dituen erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak (I.1 eranskina).

b)    Gipuzkoak dituen erronka nagusiei buruzko Esplorazio Proiektuak (I.2 eranskina).

1.2.    Proiektu esperimentalen helburua da aldez aurretik kontzeptualizatutako proiektuak ezartzea, eta esperimentazio maila aurreratua aurreikusi behar dute. Proposamen horiek inspiratzaileak eta garrantzi sozial handikoak dira, eta inpaktu handia izatea espero da, eta hedapen-estrategiaren proposamen batekin batera etorri behar dute.

Ildo horretan, beharrezkotzat jotzen da eragile desberdinek horietan parte hartzea, eta emaitza eta, ahal den neurrian, eragin-adierazleak txertatu behar dituzte.

1.3.    Bestalde, esplorazio proiektuak hipotesi edo ideia inspiratzaileetatik abiatuta gerora esperimentaltzat har daitezkeen proiektuak definitzea helburu dutenak dira.        

Horietan, esperimentazioa oinarrizko mailan planteatzen da, eta dagozkion kontraste eta testatzeekin batera etorri behar dute, baita bideragarritasun-analisi batekin ere, inplementatu ahal izateko.

Horregatik, banaka edo taldean aurkez daitezke eta aurrekontu txikiagoa izango dute.

EPEA: 2023/06/26 • GAO 

 

 

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar