2023. Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, 2022ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen elkarte-egitura finkatzeko emango dituen laguntzetarako deialdia egiteko oinarriak onartzea, eta 2023. urterako deialdia egitea.

Laguntza jasoko duten erakundeek nortasun juridikoa izan behar dute, eta bere baitan bilduko dituzten kideak, haien ordezkaritza burutzeko eta guztien interesak defendatzeko, izango dira:

a) Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak.

b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibak, elkarte konfederatuak eta gizarte-ekonomiako entitateak dituzten erakundeak.

c) Ekonomia solidarioko elkarteak eta enplegu-zentro berezien elkarteak.

d) Langile autonomoen sektorearteko erakundeak, gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenak.

Kapitulu bakoitzaren informazio-fitxetan jasotzen dira izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, baita eskabide-inprimakia ere. Bada, informazio-fitxa horiek hemen jaitsi daitezke:

– II. kapitulua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1233001

– III. kapitulua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak /1233002

– IV. kapitulua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak /1233003

– V. kapitulua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak /1233004

 EHAA

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS