Agindu honen xedea zera da, honako hauekin lotutako babes-laguntzak emateko deialdia egitea: kontsultaritza- eta/edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.
Agindu honetan araututako laguntzek bi helburu dituzte: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.
EPEA: 2023/07/05 • EHAA • (INFO+)




Comentarios (0)