Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaIkastaroak eta tailerrak

Tech Irun tailerrak 2023 Uda

Tech Irun UDA/VERANO 2023. tailerrak

Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, udan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.

 

ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA tailerra_Uztailaren 3ko astea

Tailer honek astebeteko iraupena du, eta partaideek, taldean lan eginez, diziplina arteko esperimentu zientifikoak garatuko dituzte ONLINE. Ilargi-oinarri bateko elementuak diseinatu eta 3Dn inprimatuko dituzte, eta, azkenik, errealitate areagotuko proiektu bat egingo dute, bideo-joko bat sortuz. Tailerrean programazioa, elektronika, robotika, diseinua eta parte hartzaileen adinera egokitutako 3D inprimaketa bezalako gaiak jorratuko dira. Tailerrak ESAk (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioak TINKERCARDekin lankidetzan egindako hezkuntza-proiektu baten eskema jarraituko du. Tailerrak taldeetako partaideen araberako adinera egokituko dira.

(TI01/023) ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA_Uztailaren 3ko astea_8-10 urtekoak

(IZEN-EMATEA 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat)

(2013.,2014. eta 2015. urtean jaioak)

(TI02/023) ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO DESAFIOA_Uztailaren 3ko astea_11-13 urtekoak

(IZEN-EMATEA 11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat)

(2012.,2011. eta 2010. Urtean jaioak)

 

Egiteko egunak:

Uztailaren 3tik 7ra bitartean,

 Egiteko lekua:

IRUNFACTORY  – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun

 Ordutegia:

09:30 – 13:30

———————————————————————————————————–

DRONAK  tailerra_Uztailaren 10eko astea

Diziplina anitzeko tailer bat da, eta bertan ikusiko da matematikak eguneroko diziplina eta jarduera askotan daudela.

Tailerrak hainbat jarduera izango ditu:

  • Parte-hartzaileek beren doinuak sortuko dituzte
  • Musikaren erritmoan mugituko diren droneak programatuko dira
  • Droneari argiak gehituko zaizkio musikaren erritmoan
  • Bideojoko bat diseinatuko da
  • Dronea bideojokoan sartuko da, eta errealitate areagotuari esker, dronea hainbat gailutan ikusiko dugu.

Tailerrak taldeetako partaideen araberako adinera egokituko dira.

(TI03/023) DRONAK_Uztailaren 10eko astea_11-13 urtekoak

(IZEN-EMATEA 11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat)

(2012.,2011. eta 2010. Urtean jaioak)

(TI04/023) DRONAK_Uztailaren 10eko astea_8-10 urtekoak

(IZEN-EMATEA 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat)

(2013.,2014. eta 2015. urtean jaioak)

Egiteko egunak:

2023ko uztailaren 10etik 14ra bitartean.

 Egiteko lekua:

IRUNFACTORY  – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun

 Ordutegia:

09:30 – 13:30

———————————————————————————

NEGUTEGIA, BARATZA BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKO tailerra_Uztailaren 17ko astea

Tailer horretan negutegi bat muntatuko da, eta, bertan, haziak, landareen kokapena, argiztapen-, aireztapen- eta ureztatze-sistemak hautatuko dira. Halocode mikroordenagailua erabiliz, negutegi eraginkorragoa eta energetikoki iraunkorragoa egingo duten konponbideak diseinatu eta eraikiko dira. Negutegia automatizatu ondoren, baratze birtualeko eta lorategi botanikoko errealitate areagotuko proiektu bat garatuko da. Bertan, elementu guztiak (argiak, soinuak) programatuko dira eta telefono mugikorrera eta Internetera konektatuta egongo dira.  Tailerrak taldeetako partaideen araberako adinera egokituko dira.

(TI05/023) NEGUTEGIA, BARATZA BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKOA_Uztailaren 17ko astea_8-10 urtekoak

(IZEN-EMATEA 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat)

(2013.,2014. eta 2015. urtean jaioak)

(TI06/023) NEGUTEGIA, BARATZA BIRTUALA ETA LORATEGI BOTANIKOA_Uztailaren 17ko astea_11-13 urtekoak

(IZEN-EMATEA 11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat)

(2012.,2011. eta 2010. Urtean jaioak)

Egiteko egunak:

Uztailaren 17tik 21era bitartean,

 Egiteko lekua:

IRUNFACTORY  – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun

 Ordutegia:

09:30 – 13:30

————————————————————————————————————————————

SPACE ERRONKA: ILARGI BASEA tailerra_Abuztuaren 28ko astea

Parte-hartzaileek ilargi baseko maketa bat egingo dute. Robotika eta 3D inprimaketa erabiliz esperimentu zientifikoak garatuko dituzte. Programazioaren bidez, bideojoko bat sortuko dute eta eguzki-sistema bat birsortuko dute errealitate areagotuaren bidez.
Tailer honetan espazio-kohete bat diseinatu, muntatu eta programatuko da. Diseinatutako elementuetako batzuk 3Dn inprimatuko dira  eta errealitate areagotuaren bidez eguzki-sistema birsortuko da, planeten mugimenduak errealitatea errespetatuz programatuz

(TI07/023) SPACE ERRONKA: ILARGI BASEA_Abuztuaren 28ko astea_11-13 urtekoak

(IZEN-EMATEA 11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat)

(2012.,2011. eta 2010. Urtean jaioak)

(TI08/023) SPACE ERRONKA: ILARGI BASEA_Abuztuaren 28ko astea_8-10 urtekoak

(IZEN-EMATEA 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat)

(2013.,2014. eta 2015. urtean jaioak)

Egiteko egunak:

2023ko abuztuaren 28tik irailaren 1era bitartean.

Egiteko lekua:

IRUNFACTORY  – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun

 Ordutegia:

09:30 – 13:30


Izena emateko modua eta epea: 

www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez,  ekainaren 15era arte.

Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.

Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.

Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.


Informazio gehiagorako:

BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua

Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik  14.00tara)

Te puede interesar