Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2023-2027ko Espainiako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan jasota dauden «7131 – Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak» eta «7132 – Ekoizle-elkarteek barne-merkaturako ezarritako informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak» emateko deialdia egitea 2023ko ekitaldirako.
Deialdi honen bidez, 2015-2022 aldirako Landa Garapenerako Programako 3.1 neurriko (Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza) 5 urteko aldia bete ez zuten eta 2019., 2020., 2021. edo 2022. urteetan kalitate bereiziko programetara atxiki ziren pertsonen laguntza-eskaerei ere erantzun nahi zaie edo, ekoizpen ekologikoaren kasuan, urte horietako batean produkzio-orientazio berri bat txertatu zutenei.
– Nekazariek kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028814
– Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak: https://www.euskadi.eus/servicios/1028815
EPEA: 2023/07/07 • EHAA
Comentarios (0)