Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2023. urterako deialdiaren oinarriak ezartzea.
Enpresatzat jotzen da jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde oro, haren izaera juridikoa eta finantzaketa-modua zeinahi direla ere.
Estrategia-ekintzak enpresaren proiektuari zuzenean lotuta daude, eta premien diagnostiko batean edo antzeko dokumentu batean aintzat hartuta egon daitezke, zeinetan aurkezturiko ekintzen eta horiek hartuko dituzten langileen lehentasuna adierazten baita.
[:]
Comentarios (0)