Ekintzaile-komunitatea

[:es]Una fuerte presencia empresarial impulsa la XXX Semana del Empleo

Enpresen presentzia handiak bultzatu du Enpleguaren Astearen XXX edizioa

 

  • 500 pertsona inguru gerturatu dira etorkizun profesional berri baten bila
  • Azken edizioetan industria-sektoreko enpresak gero eta gehiago izan dira
  • 40 enpresek parte hartu dute eta 450 enplegu baino gehiago eskaini dira

 

Irunen, 2023ko azaroaren 24an.- Lan bila ari diren 500 pertsona inguruk eta eskualdeko eta mugaz gaindiko 40 enpresak hartu dute parte Enpleguaren Astearen XXX. edizioan. Bertaratutakoek eta enpresek ekimen honen garrantzia aitortu dute lan-aukera berriak lortzeko eta profil profesional desberdinak atzemateko orduan.
Hainbat sektoretako 40 enpresak, aldi baterako laneko enpresekin, enplegu-zerbitzuekin eta eskualdeko beste erakunde batzuekin batera, 450 lanpostu baino gehiago eskaini dituzte. Enpleguaren Aste honetan presentzia handiena izan duten sektoreak industria ( % 20), merkataritza eta azalera handiak ( % 17,2), logistika eta garraioa ( % 15,9) eta ostalaritza ( % 14,5) izan dira. Azken edizioen ezaugarri berezia izan da industria-enpresen partaidetza gero eta handiagoa izan dela.

Bai enpresek bai Enpleguaren Aste honetan parte hartu duten pertsonek esperientziarekiko gogobetetze-maila handia adierazi dute. Enpresen % 90ek ziurtatu dute beren beharretarako profil interesgarriak aurkitu dituztela, eta lan bila zirenen % 95ek gogobetetze-maila handia adierazi dute parte hartzeagatik eta ekitaldiaren antolakuntzagatik.
Balantze oso positiboa

500 pertsona inguru gerturatu ziren Ficobara curriculuma eskuan zutela, enpresen proposamenak ezagutzera. Sarrera librea zen, beraz, enpleguak lortzeko, CV-arekin bertara hurbildu eta norbere hautagaitza enpresei aurkeztu besterik ez zen egin behar.

Hori da Maria eta Aingeruk nabarmendu duten alderdietako bat, Ficobara lan-aukera berrien bila gerturatu ziren bi emakume langabetu dira: “curriculuma eskuan eman eta enpresekin elkarreragiteko aukera dago, zer bilatzen duten eta zer baloratzen duten jakiteko; ez da posta elektronikoz bidaltzea bezain hotza, askotan ez duzu inolako erantzunik jasotzen”.

Enpresen aldetik, Hendaiatik azokara lehen aldiz joan ziren BSE Ambulancias enpresako ordezkariak ondorengoa nabarmendu du “gure plantillaren erdia Irungoa da eta laster profesionalal berrien beharra izango dugunez, aukera bat da lan egiteko gogoa duten pertsonak ezagutzeko”.

Antzeko iritzia adierazi du TECOko (lehengo Woco) ordezkariak “oso interesgarria da ekimen honetan parte hartzea, gure enpresan lan egin dezaketen pertsonen curriculumak jasotzeko aukera ematen baitigu”.

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidentearen hitzetan, “Enpleguaren Asteak 30 edizio bete ditu eta ez da kasualitatea. Erreferente bihurtu da mugaz gaindiko gure lurralde osoan. Lana bilatzen dutenek edo hobetu nahi dutenek badakite hemen aukera bat aurki dezaketela. Era berean, profesionalak behar dituzten enpresek profil ugari aurki ditzakete ekitaldi honetan. Testuinguru horretan, Bidasoa bizirik-en zeregina laguntza eta aholkularitza eskaintzea da, bilaketa hori ahalik eta eraginkorrena izan dadin, gure ingurunearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko”.

Bestalde, Bidasoa bizirik-eko lehendakariorde den Estitxu Urtizbereak nabarmendu duenez, “horrelako ekimenek lan bila dabiltzanek eta langileak bilatzen dituzten enpresek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten balio dute, guztientzako espazio erosoagoak sortuz eta emaitza hobeekin”.

Enpleguaren Astea Irun eta Hondarribiko udalen ekimena da, Bidasoa bizirik-en bitartez abian jarria eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren BidaLAN gizarteratze programarekin batera finantzatua.

Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak bertan izan dira, beraien eskaintzak eta horiek eskuratzeko baldintzen berri ematen. Gainera, Bidez-Bide Elkarteak atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskaini du, eta Adiskidetuak Elkarteak atzerritartasunari buruzko aholkularitza eman du, bai eta prestakuntza bidezko sustraitze-prozesu berriari buruzko informazioa ere.

Bidasoa bizirik: Garapen ekonomikoa bultzatzen eta aukerak sortzen

Bidasoa bizirik Irun eta Hondarribiko Udalek bultzatutako erakundea da, Bidasoa eskualdean garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzen duena. Bere helburua enpresen hazkundea eta kalitatezko enplegua sustatzea da eta tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea. Ekimen berritzaileen eta laguntza-programen bidez, enpresa-sektorearekin eta lan-ekosistemako eragileekin lankidetzan dihardu, enplegurako eta ekintzailetzarako ingurune egokia sortzeko.

Ekonomiaren eta gizartearen aurrerapenean laguntzea du helburu, eskualdean eragin positiboa sortuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz. Jarduera-arlo nagusiak honako hauek dira: ekintzailetza, lehiakortasuna eta berrikuntza, formakuntza eta enplegua, hiri-behatokia, turismoa eta Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren jarduera-eremua.

[:]

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar