2023 kontrataziorako diru-laguntzak (Lanbide deialdia) eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak onartzen duen 1797/2023 ebazpena, abenduaren 19koa, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.
Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea.
Onuradunak eta betekizunak.
Oinarri hauen xedeko laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:
— Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
— Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.
EPEA: 2024/31/01 • GAO • (INFO+)