Ekintzaile-komunitateaEkintzailetzaKulturaLaguntzak

Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza -eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak (BITARTEZ 2024).

Agindu honen xedea da ikerketa, berrikuntza eta kultura eta gizarte arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura arloko berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea.

2. artikulua.– Proiektuen betekizunak.

1.– Proiektuek honetarako lagungarri izan beharko dute:

– Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.

– Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.

– Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

2.– Proiektuek kultura-sektore bati edo batzuei lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza).

Epea: 2024/04/18  • EHAA •  (info+)

[:]

Te puede interesar