Oinarri hauen xedea da itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea «Global Training» 2024 programako bekak kudeatzen dituzten erakundeei, banakakoei zein lankidetzakoei. Programa horren helburua da unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa duten euskal gazteei prestakuntza praktikoa ematea atzerriko enpresa eta erakundeetan.
Kudeaketa hori honako prozesu hauetan gauzatu beharko da: beketarako hautagaien deialdia eta hautaketa, praktikak gauzatzeko enpresen identifikazioa eta konpromisoa, helmugara irteteko prestakuntza, eta Global Training bekadunen arreta eta jarraipena, oinarri hauen I. eranskinean ezarritako aurreikuspenen arabera.
Epea: 2024/06/03 • EHAA • (INFO+)
Comentarios (0)