Ekintzaile-komunitateaSariak

2024.«Klima aldaketaren aurkako enpresa erronkak ekonomia zirkularra sustatzearen bidez» izeneko lehiaketa

Ekintzailea bazara edo ekonomia zirkularraren arloan proposamen berritzaileren bat garatu nahi duen ETE bat badaukazu, Naturklimako «enpresa erronkek» aukera ematen dizute zure proposamen berritzailea sustatu eta bultzatzeko, zure enpresa edo proiektuaren erronka zehatz bati erantzuteko, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

Naturklimako «enpresa erronken» helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei laguntzea eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) erantzuten, talentua bilatuz, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo; horri esker, lehiakortasuna hobetu dezaten eta negozio ideia berriak azaleratu ditzaten, lurraldean klima aldaketa prebenitzen eta hari aurre egiten laguntzeko.  GAO

 

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar