2024.Tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak. Estrategia hori arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari (ATET) onartu zitzaion, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako.

Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

Laguntza lerroak hauek dira:

a) Ekoizpeneko inbertsioak: enpresa eta negozio-lerro berriak sortzeko, martxan jartzeko eta hasiera batean funtzionamenduan jartzeko neurria, arrantza-sektorearen jarduera dibertsifikatuko duten ekimenei lehentasuna emanez, eta, ahal izanez gero, arrantza-udalerrietan ekonomia urdina sustatzeko eta hazteko neurriak. Jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak izango dira, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen
dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere. Kanpo geratuko dira jardueraren dibertsifikaziotzat hartzen ez diren arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa-proiektuetako inbertsioak.

b) Enplegua sortzea:

1) Inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen zuten enplegua galdu duten langileak besteren kontura kontratatzea, arrantza-sektorea dibertsifikatzen duten jardueretan edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenetan. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegu berria izan beharko da, gutxienez.

2) Jarduera independenteak sortzea, hau da, langile autonomoak jartzea edo gizarteekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak. Arrantzasektorea dibertsifikatzen duten jarduerak edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenak lehenetsiz.

c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. Era berean, izaera hori izango dute jarduera ekonomiko bat izanik edo jarduera ekonomiko bati lotuta egonik ere, dagokion eskualdeko lehiaren araubidean eraginik ez duten interes publikoko proiektuek; besteak beste, honako hauek:

1) Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.

2) Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen sustapena.

3) Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak.

4) Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterlanak.

5) Erabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabiltzeko azterlanak.

6) Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko azterlanak.

7) Energia-efizientziari buruzko azterlanak edo klima-aldaketarekin lotutako jarduketak.

8) Arrantza-sektorearen barruan trantsizio digitala sustatzeko azterlanak.

9) Ura aurrezteko eta berrerabiltzeko azterlanak.

10) Logistika, garraio eta banaketako lanek eragindako inpaktua murrizteko azterlanak.

11) Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak.

12) Arrantza-sektorean higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko jarduketak.

 

EPEA: 2024/08/02  •  EHAA (info+)

No Comments

Post A Comment

Follow by Email
RSS