2024. Euskal Encounter

ZER DA EUSKAL ENCOUNTER-A?

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2024an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamabigarren ediziora iritsiko da.

  • 4.096 ordenagailu sarean konektatuta.
  • 60 Gbps-ko Internet konexioa.
  • Bilbao Exhibition Centre-ko 50.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 4 egun ekinean.

 

Noiz

2024ko Uztailaren 25tik 28ra

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia

HEGOA Sarerra:

Rda. Ismael Gorostiza, 
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia

Nola heldu buruzko informazio gehiago.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

No Comments

Post A Comment

Follow by Email
RSS