Laguntzaren xedea: Agindu honen xedea da ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako.
Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen barruan, lerro hauek ezarriko dira:
1.– «Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidaliburuak» sortzen laguntzea; oinarrion II. kapituluan garatuta dago.
2.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterlanak egiten laguntzea; oinarrion III. kapituluan garatuta daude.
3.– Erakusketa-jarduerak eta bisitak babestea; oinarrion IV. kapituluan garatuta daude.
4.– Ekoizpen ekologikora bihurtzeari buruzko aholkularitza integrala; oinarrion V. kapituluan garatuta dago.
5.– Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza; oinarrion VI. kapituluan garatuta dago.
6.– Ekoizpen konbentzionaleko nekazaritza-ustiategiak ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuak garatzea; oinarrion VII. kapituluan garatuta daude.
EPEA: 2024/09/19 • EHAA • (INFO+)