LaguntzakMerkataritza

Familiei zuzenduta laguntza eta Irungo merkataritzari zuzendutako babesa – 2024/2025 ikasturterako

BIZIKIDETZA UNITATEAREN BETEKIZUNAK
– Laguntzaren xedeko adingabeek eta laguntza hori eskatzen duenek Irungo helbide berean eskaera egin baino lehen erroldatuta agertu beharko dute.
– Adingabeak 2007etik 2018ra arteko aldian jaiotakoa izango da, biak barne.
– Diru-laguntzaren hartzaile den adingabearen aitak, amak eta edo tutoreak eskatuko du.
– Derrigorrezko Hezkuntzako ikastaroetako batean (Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulatuta egon beharko du, EAEn edo beste Hezkuntza Sistema baliokide batean.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK
ESKOLA MATERIALA IRUNGO ESTABLEZIMENDUETAN EROSIAK 2024KO EKAINAREN 21TIK IRAILAREN 30RA:
*Idazteko materiala eta suntsigarriak:
– Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
*Suntsigarria ez den materiala:
– Testu liburuak, koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testuliburuak (Testuliburuak eta Material Kurrikularraren Kudeaketa Solidariorako Programakoak eta digitalak barne), separadoreak,…
*Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak:
– Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta oinetakoak…
*Eskulanetarako elementuak:
– Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak
Kanpo geratzen dira eskola-kuota, arropa eta oinetako orokorrak, eguzkitako betaurrekoak, kirol-diziplina bateko kirolmaterial espezifikoa, ekipo informatikoak, hardware.

EPEA: 2024/09/30 • GAO • (INFO +)

[:]

Te puede interesar