3º sesión B-WOMENIN Global_Navegar el mundo global

3. saioa B-WOMENIN Global: Mundu globala aztertzea

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024  hirugarren saioan, nazioartekotzeak hazkunde profesionalean eta pertsonalean duen eragina aztertuko da, ikuspegi berezi batekin: nola kudeatu lana/bizitza balantzea filialen zuzendaritzarekin, eremu geografikoen ikuskapenarekin edo herrialde mailako eragiketen kudeaketarekin lotutako posizioetan.

Emakumeek nazioarteko karrerak garatzean aurre egiten dieten oztopo espezifikoei helduko zaie, aurreiritzi inkontzienteetatik hasi eta egiturazko erronketaraino, eta oztopo horiek gainditzeko tresnak eztabaidatuko dira. Era berean, atzerriratze-prozesuetako negoziazio-estrategietan kontuan hartu beharreko funtsezko gaiak jorratuko dira (helmugako herrialdeko baldintzak, lotura, itzulera…).

Esperientziak partekatuz eta emakumeen talentuen eta ikuspegien aniztasunaren garrantzia azpimarratuz, saio honek parte-hartzaileak ahaldundu nahi ditu nazioarteko roletarako bidea arrakastaz egin dezaten, nazioartekotzeak aberastasun profesional eta pertsonalerako eskaintzen dituen aukerak nabarmenduz.

Funtsezko gaitasunak:

  • Kontzientzia globala
  • Lanaren eta bizitzaren arteko orekaren kudeaketa
  • Oztopoak gainditzea
  • Kultura arteko komunikazioa
  • Erresilientzia eta moldagarritasuna

NOIZ: 2024ko irailaren 25an 17:00etatik 19:00etara

TOKIA:  Zarautz Hiribidea, 2. (Donostia) (Gipuzkoa)

PROGRAMA

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.

Follow by Email
RSS