2024 kontrataziorako diru-laguntzak (Lanbide deialdia) eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak onartzen duen 1158/2024 ebazpena, irailaren 18koa, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.
Xedea.
Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea.
Onuradunak eta betekizunak.
Oinarri hauen xedeko laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:
—Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
—Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
—Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.
Kontratatutakoen betekizunak.
—Herrian erroldatuta egotea kontratazioari hasiera ematen zaion egunean, bai eta, oinarri hauek argitaratzen diren egunean.
—Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
—Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
Kontratazio-mota.
—Kontratuak lanaldi osoko kontratu mugagabearen modalitatearen bidez formalizatu beharko dira. Artisten eta jendaurreko ikuskizunetako teknikarien eta laguntzaileen kasuan bakarrik onartuko dira iraupen mugatuko kontratuak. Kasu horretan, gutxienez 3 eta 6 hilabete arteko iraupena izan ahal izango dute, iraupena diruz lagun daitekeen aldia baino luzeagoa izatearen kaltetan izan gabe.
—Diruz lagunduriko epea, iraupen jakineko kontratuetan gehienez, 6 hilabetetakoa da.
—Kontratu mugagabeen kasuan, nahitaezkoa izango da pertsona kontratatuta egotea, gutxienez 12 hilabetez, kontratazioaren hasieratik.
Nolanahi ere, kontratuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira.
Esta web únicamente utiliza cookies propias y de terceras organizaciones con finalidad técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, facilitar posteriores accesos y realizar estadísticas de uso, no recabando ni cediendo datos personales.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Sorry, the comment form is closed at this time.